> Museoak eta ondarea > Museoak eta ondarea > Gipuzkoako Foru Aldundiak 2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak aurkeztu ditu Gipuzkoan

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak aurkeztu ditu Gipuzkoan

Parte hartzeko DEIALDIA eta proposamenak aurkezteko EPEA apirilaren 21ean amaitzen da

Gipuzkoako Foru Aldundiak urrian egingo diren  Ondarearen Europako Jardunaldiak aurkeztu ditu Gipuzkoako udalerri, erakunde, kultura-entitate, enpresa eta partikularren ordezkarien aurrean

Bigarren urtez segidan, Gipuzkoako Foru Aldundiak, udalerriek eta erakunde publiko eta pribatuek eta herritarrek oro har bat egingo dute Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldiekin. Ekitaldi hori 1999tik egiten da Europako 50 herrialdetan

Aurreko edizioan 10 udalek eta turismoko eta kulturako 34 erakundek aurkeztu zuten doako jarduera-programa zabal bat, eta horien artean sartu ziren bisitaldi gidatu antzeztuak, aldi baterako erakusketak, kontzertuak, erromeriak, hitzaldiak, topaketak eta mahai-inguruak, eta guztira 1.500 pertsonak hartu zuten parte horietan.

Aurkezpenean modu positiboan ebaluatu da aurreko edizioa eta aurtengo “Paisaia” ardatz tematikoa ikuspegi zabal batetik definitu da.

2000. urteko Paisaiaren Hitzarmen Europarrean ezarritakoari jarraituz, paisaia da “lurraldearen edozein zati, biztanleriak antzematen duen bezala, eta naturako eta/edo giza faktoreen arteko ekintzaren eta elkarrekintzaren emaitza dena”, eta biztanleria horren kultura- eta natura-ondarea eta haren nortasunaren funtsa ere bada.

Horregatik izango dira kontuan nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako paisaiak, industria-paisaiak eta merkataritza-jarduerak, hiri-paisaiak, historikoak eta defentsakoak eta are paisaia sinbolikoak. Ikuspegi zabal bat, ingurumenaren defentsari lotutako kolektiboak, ekologistak, landa-munduko elkarte eta erakundeak paisaiari buruzko beren begirada berezia aurkeztera gonbidatzen dituena.

Ekimen honekin bat egiteko, proposamenak datorren apirilaren 21era arte aurkez daitezke. Data horretatik aurrera hasiko dira baloratzen, behin betiko programa konfiguratzeko, 2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak Gipuzkoan.

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK 2017: PAISAIA BIZIA. PAISAIEN ERAIKUNTZA GIPUZKOAN

NORI ZUZENDUA

Gipuzkoako udalerri, erakunde, kultura-entitate, enpresa eta partikularrei

OEJ HELBURUAK

Kultur aberastasunaz konturatze-maila handitzea

kultur ondareari buruzko estimazioa bultzatzea

Kultur ondarea babesteko kontzientziazioa hobetzea

PAISAIA MOTAK

Nekazaritza, abeltzaintza eta baso-paisaiak

Industria, azpiegitura eta merkataritza-paisaiak

Hiri, historia eta defentsa-paisaiak

Paisaia sinbolikoak

PROPOSAMENAK

Kultur/natur ondaretzat hartutako lurraldeei, espazioei edo guneei buruz, erakunde, elkarte edo kolektibo batentzat Gipuzkoako identitatea sinbolizatzen duelako.

Gipuzkoako ondare-paisaia irudikatzen, sinbolizatzen, edo azaltzen duten kultur edo natur ondasunei buruz

PROPOSAMENAREN FORMATUA

Bisita gidatuak, bisitaldi antzeztuak, aldi baterako erakusketak, kontzertuak, erromeriak, hitzaldiak, topaketak, ibilaldiak, mahai-inguruak, etab.

IZEN EMATEA EGITEKO BIDALI BEHARREKO INFORMAZIOA (honako helbidera bidaltzeko: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu )

FORMULARIOA

Herria

Jarduera edo ekintzaren izenburua (70-80 karaktere)

Jarduera edo ekintzaren deskribapena (500 karaktere)

Elkargunea

Eguna(k) eta ordua(k)

Antolatzailea

Informazioa eta erreserbak

Telefono zenbakia

e-posta

Oharrak

(Jarduera fitxa bakoitzarekin 1MB-ko eta JPG formatoko ARGAZKIA ondorengo helbidera bidaltzea beharrezkoa da, jardunaldietan parte-hartzen duen erakundearen LOGOA bidaltzearekin batera: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu )

 

IKUSI PROGRAMA: Ondarearen Europako Jardunaldiak 2016


OEJ 2017 EGUTEGIA

IZEN EMATEA EGITEKO BIDALI BEHARREKO INFORMAZIOA

Herria

Jarduera edo ekintzaren izenburua

Jarduera edo ekintzaren deskribapena

(500 karaktere)

Elkargunea

Eguna(k) eta ordua(k)

Antolatzailea

Informazioa eta erreserbak

Telefono zenbakia

e-posta

Oharrak

Attachments:
Download this file (2016valoraciongeneral.pdf)2016 valoración general[2016 valoración general]3878 Kb
Download this file (aurkezpena_2_2017ko_proposamena_cast.pdf)2017 presentación[2017 presentación]2171 Kb
Download this file (aurkezpena_2_2017ko_proposamena_eus.pdf)2017 aurkezpena[2017 aurkezpena]2424 Kb
Download this file (OEJ Ebaluazio Orokorra.pdf)2016 ebaluazio orokorra[2016 ebaluazio orokorra]3944 Kb
AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Eskolania berme onena da Easo Abesbatzari jarraipena emateko

Gipuzkoako Foru Aldundiak omenalaldia egin dio Easoko Eskolaniari bere 25. urteurrenean. Kulturako Dipututatu den Denis Itxasok azpimarratu du  garai...

Eskolania berme onena da Easo Abesbatzari jarraipena ematekoGehiago ikusi

Erakusketak

Foru Aldundiak, ETAren lehen hilketaren 50. urteurrena oroitzeko,

Datorren urtean, ETAren lehen hilketaren 50. urteurrena beteko da. Lehen biktima hura José Antonio Pardines izan zen, Guardia...

Foru Aldundiak, ETAren lehen hilketaren 50. urteurrena oroitzeko, erakusketa bat antolatuko duGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.